XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) begira zayozu zerutik zure alaba bioz-mindu oni!... !Amatxo!.
Kontxexi: (
¿Zer da? ¿Negarrez?... ¿Gaizki al zaude?.
Garbiñe: ¡Ai Kontxexi!... ¡Au zorigaitza!.
Kontxexi: Bañan... ¿Nun dezu min?.
Garbiñe: Barrenen... barren-barrenen.
Eta gorde nai ta ezin gorde.
Egiñalak egiñagatik azaltzen zait.
Aundia bai-da.
Kontxexi: ¿Oñazeak al dituzu?.
Garbiñe: Ez da biotzeko zarraztadak bezelako oñazerik.
Ez eta naigaberik naitasunak sortzen ditubenen antzekorik.
Kontxexi: ¡A! ¿Naitasun miñak al ditugu? Lanak, dagona dagon tokian, utzi ta senarr-gai billa asi bearrko gera.
Garbiñe: ¡Kontxexi! Ni nagoen bezela ikusi ta, ¿jostaketan erantzuteko bai al dezu almena?.
Kontxexi: Ez, nere maitea, ez.
Ez orrengatik asarretu.
Amak maiteko zinduen nik baño geyago; beste iñork, ez.
Ori, egon zaite jakiñaren gañean.
Garbiñe: Orrengatik bada; ta amik ez detelako, ta nori aitorrturik ere ez, ta barrenen ezin gorderik itotzen naizelako, zuri esan nai nizun, eta zuk....
Kontxexi: Nik... nik gaxo ta negarrez ezin ikusi zaitudalako, alaitzeagatik esan dizut....
Bañan esan, esan nai dezun guztia.
Emen nago ni, edozer entzuteko.
Garbiñe: Ez diozu ordea, Jaungoikoagatik, ezertxo ere aitatuko, ez aitonari, ez Ibon'i....
Kontxexi: ¡A! ¿Ibon al da naspilla onen guzien korapilloa? Bereala egingo ditugu bada orrenak: lepazamarretik eldu ta, onera etorri bearrko du aidean.